SEM BEREHALAKO POSIZIONAMENDUA
Berehalako emaitzak bilatzen ari zara? SEM marketin-kanpainei esker, bezeroek lehenengo egunetik ezagutzen dute zure negozioa.
- Zure beharren araberako marketin-kanpainak sortuko ditugu Google AdWords tresnaren bidez. Berehalako bisita baliotsuak sortuko dituzte.
Estrategia
Konpetentzia aztertuko dugu eta gako-hitzak aurkituko ditugu zure kanpainak arrakasta izan dezan.
Iragarkia
Besteen gainetik nabarmenduko den iragarki bat sortuko dugu, helburua erraz aurkitzeko modukoa.
Etekina
Kanpaina zure helburu den publikora bideratzean, onena etengabeko errentagarritasuna sortzen duela da.
- Hurrengo argazkian ikus dezakezu nolako iragarkiekin lan egiten dugun. Ezkerraldean 3 testu-iragarki agertzen dira, eta eskuinaldean 6 irudi-iragarki.
XEHETASUNAK
Zer barne hartzen du zerbitzu honek?
- Zure enpresari buruz hitz egingo dugu eta kanpainaren helburua zein den azalduko diguzu.
- Merkatu-azterketa bat egingo dugu eta gako-hitz batzuk ezarriko ditugu.
- Iragarki mota zure beharren araberakoa izango da (testua, irudia, luzapenak, helmuga url-a...).
- Iragarkiak ahalik eta modu errentagarrienean erakutsiko dira, zehaztutako ordutegian, aukeratutako udalerrietan.
- Eguneko aurrekontu bat ezarriko dugu, egunean zehar modu errentagarrienean administratuko dena.
- Une oro izango duzu kanpainarako sarbidea, eta emaitzak edozein ordutan ikusi ahal izango dituzu.
- Behar diren aldaketak egingo ditugu zure "Landing Page" ean, iragarkiaren kalitatea hobetzeko.
- Gmail kontu bateko Google AdWords kontu bat erabiliko dugu. Ez badaukagu, berri bat sortuko dugu.
- Kanpaina amaitzean, etorkizunean egin nahi dituzun kanpainetarako sortua izaten jarraituko duzu iragarkia.
Zer ez du barne hartzen zerbitzu honek?
- SEM planaren prezioak ez du barne hartzen kanpainetara bideratutako kostua. Inbertitu nahi duzun zenbatekoa izango da.
OHIKO GALDERAK
Web orri bat baduzu, hasi gaitezke.
Lehia aztertzeak eta kanpaina prestatzeak 3 egun eskatzen dizkigu. Prestatu ondoren, adostutako egunetan botako dugu.
Bai, kanpainaren emaitzak ikusi ahal izango dituzu. Hitz egin ahal izango dugu gako-hitzak, eguneroko aurrekontuak eta iragarkien deskribapenak edozein unetan aldatzeko. Laburbilduz, zure ondoan egongo gara kanpainak irauten duen bitartean.
Behar den guztia posta elektronikoz egingo dugu. Txantiloi bat bidaliko dizugu, zure negozioari buruz jakin behar dugun eduki guztia bete dezazun. Telefonoz ere deitu ahal izango diguzu, eta hitzordu presentziala izan ere bai, Donostiakoa edo ingurukoa bazara.
Banku-transferentzia. Faktura sortu eta e-mailez bidaliko dizugu.
TARIFAK AGERIAN
Denbora oso baliotsua da, pixka bat aurrezten dizugu gure planik eskatuenen tarifak erakutsiz.