TARIFAK

  • Badakigu denbora oso baliotsua dela enpresa batentzat, eta beraz, hemen dituzu gure zerbitzu guztien tarifak, BEZa barne. Zure proiektua ez badator bat aipatutako planekin, jarri gurekin harremanetan neurrira egindako aurrekontu bat egiteko.

WEB DISEINUA

  • Webgune korporatibo bat behar duzu? Zure marka islatzen duen webgune pertsonalizatua diseinatuko dizugu. Konpetentziatik nabarmenduko zara, konfiantza piztuko duzu eta negozio-aukerak sortuko dituzu. Webgune moldagarri bat izango duzu, gailu guztietara egokitua, profesionala eta eguneratua.

Web Plana

Gure planik eskatuena. Web diseinua atalean ikus ditzakezu plan osoaren ezaugarriak.

Domeinua, ahokalekua eta mantentze-lanak, barne lehen urtean.

550€

Web Plana + SEO

SEO lanaren eta konpetentzia analisiari esker, bilaketa-motorretan kokapen hobea lortu.

Domeinua, ahokalekua eta mantentze-lanak, barne lehen urtean.

650€

Zure neurrirako plana

Foroak, kideen gunea, erreserba-sistemak, neurrira egindako programazioa… Buruan duzun webgunea egingo dizugu.

Aurrekontuz

🛠️ Mantentze-lanak + Domeinua + Ahokalekua: 100€ / urteko

Gure web planek domeinua, web ahokalekua eta mantentze-lanak barne hartzen dituzte lehen urtean. Urtea igaro ondoren, Mantentze-lana berritu beharko duzu, zure domeinua berritu eta Interneten agertzen jarrai zaitezen.

Zer barne hartzen du gure Mantentze-lanak?

Domeinu eta ahokaleku bat badaukazu edo zure kontura kontratatu nahi badituzu, ez duzu zertan mantentze-lanak kontratatu. Gogoratu domeinua eta web ostatu bat erostea ezinbestekoa dela interneten webgune bat izateko.

%10 Adiskide Planaren deskontua – %10eko deskontua ekartzen duzun bezero bakoitzeko. Bientzat!

Ezagutzen duzu web orri bat edo ematen dugun zerbitzuren bat behar duen norbait? Gure zerbitzuak kontratazen dituen zuk ekarritako bezero bakoitzeko, %10eko deskontua egingo dizuegu biei betiko!

Gehienez, %20ko deskontua. Deskontua zerbitzu guztiei aplikatzen zaie, proiektu berriei edo urteko mantentze-lanei.

ONLINE DENDA

Internet bidez saldu online denda bati esker

  • Denda oso bat sortuko dugu, zure beharren araberakoa, produktu, kategoria, erosketa-saski, ordainketa-pasabide, fakturen sorkuntza eta behar den guztiarekin. Konpetentziarekiko aldea markatu.

Online denda

Online denda WordPress eta WooCommerce-ekin sortua, munduko online dendetako liderra. Ezagutu plan osoari buruzko xehetasun gehiago Online denda atalean.

Aurrekontuz

SEO POSIZIONAMENDUA

Bisita gutxiko webgune edo online denda bat duzu? Ez zara Googlen inon agertzen?

  • Web orri dotore batek ez du ezertarako balio inork bisitatzen ez badu. Hemen sartzen da SEO lana.

Gaur egun, web orriak sortzeko tresna automatiko asko daude, baina Googleri ez zaio diseinua interesatzen. Google haratago doa. Gako-hitzak, xede-deskribapenak, izenburuen eta edukien formatua, irudiak, loturak, karga-denbora…

Zure webgunea Googlen kokatzea beharrezkoa da errentagarritasuna lortzeko. Ikusgarritasuna handitzeak bezero potentzialek zure web orria aurkitu eta trafikoa sortzea eragingo du.

SEO Plana

Konpetentzia aztertuko dugu eta zure webgunea indartuko dugu. Plan osoaren ezaugarriak SEO atalean ikus ditzakezu.

Webgune korporatibo txiki edo ertain baterako prezioa.

150€

SEM POSIZIONAMENDUA

Berehalako emaitzak bilatzen dituzu? SEM marketin-kanpainei esker, bezeroek lehenengo egunetik ezagutzen dute zure negozioa.

  • Zure beharren araberako marketin-kanpainak sortuko ditugu Google AdWords tresnaren bidez. Berehalako bisita baliotsuak sortuko dituzte.

Plan SEM

Zure enpresari buruzko informazioa emango diguzu eta merkatu-azterketa bat egingo dugu gako-hitz egokiak definitzeko. Plan osoaren ezaugarriak SEM atalean ikus ditzakezu.

100€

KONTAKTUA