WEB DISEINUA
Web diseinu profesionala, beti zure gustura
- Gure web diseinuari esker, zure marka islatzen duen orrialde pertsonalizatua izango duzu. Konpetentziatik nabarmenduko zara, konfiantza piztuko duzu eta negozio-aukerak sortuko dituzu. Webgune moldagarri bat izango duzu, gailu guztietara egokitua, profesionala eta eguneratua.
Wordpress
Zure webgunea WordPress-en egongo da, eduki kudeatzaile onenetako batean.
Moldagarria
Mota guztietako gailu mugikorretara, tabletetara... egokituko da. Googlen kokatzen eta bisitak lortzen lagunduko dizu.
Erraza eta azkarra
Guztiaz arduratuko gara. Web orria sortuko dugu zuk zure negozioari denbora ematen diozun bitartean.
Estatistikak
Google Analytics integratuko dugu, zure orriak edozein unetan jasotzen dituen bisitak ikus ditzazun.
Segurtasun-kopiak
Asteroko segurtasun-kopiak, arazorik izanez gero zure informazioa gal ez dezazun.
SEO eta Google
Googlerentzat optimizatutako orria. Bilatzaileetan kokatzeko beharrezkoak diren SEO Onpage-ren jarraibideak jarraitzen ditugu.
Autogestionagarria
Webgunea erraz kudeatu ahal izango duzu, ez duzu inorengana jo beharko aldaketak egiteko.
Jabetza
Zu izango zara webgunearen jabea, nahi duzun lekura eraman ahal izango duzu, gure zerbitzuarekin gustura ez bazaude.
Posta-kontuak
"info@empresaizena.com" moduko posta-kontu korporatiboak.
XEHETASUNAK
Zer barne hartzen du zerbitzu honek?
- Domeinua (.com, .es, .eus...). Web ahokalekua (Hosting) 110€-tan baloratua.
- Mantentze-lanak lehenengo urtean.
- WordPress instalatzea eta 85 euroko balioa duen Premium txantiloia.
- Pluginak instalatzea eta konfiguratzea.
- Web moldagarria, gailu guztietarako egokitua.
- Webgunea https protokoloaren pean edukitzeko SSL ziurtagiria.
- Goiko menua sortzea aukeratzen dituzun atalekin (hasiera, gutaz, zerbitzuez, harremanaz...).
- Gehienez 5 atal edo orrialde oso sortzea, SEO jarraibideei jarraituz, hobeto kokatzeko.
- Ematen dizkidazun testuak eta irudiak txertatzea.
- Harremanetarako formularioa.
- Sare sozialetarako estekak.
- Lege Ohartarazpenaren, Pribatutasun Politikaren eta Cookie Politikaren orriak sortzea.
- Asteroko segurtasun-kopiak.
- Google Analytics kontuarekin lotzea, trafiko-estatistikak ezagutzeko.
- Zure mugikorretik edo edozein posta-bezerotatik erabili ahal izango dituzun posta-kontu korporatiboak (info@empresaizena.com).
- Webgunea jasotzean egindako 2 berrikuspenak. Zure ustez beharrezkoak diren aldaketak egingo ditugu webgunea zure gustura gera dadin.
Zer ez du barne hartzen zerbitzu honek?
- Ez ditugu webguneko testuak eta irudiak sortzen, bezeroak emango ditu. Erredakzio eta irudi-zerbitzua aurrekontupez.
- Kideen gunea, foroak, erreserba-sistema, programazioa... bezalako funtzioetarako, eskatu neurrirako aurrekontu bat.
OHIKO GALDERAK
Bat ere ez. Domeinu eta ahokaleku bat baduzu edo zure kontura kontratatu nahi badituzu, sarbidea eman beharko diguzu webgunea egiteko.
Banku-transferentzia. Faktura sortu eta e-mailez bidaliko dizugu.
Behar den guztia posta elektronikoz egingo dugu. Txantiloi bat bidaliko dizugu behar dugun informazio guztiarekin bete dezazun. Telefonoz ere deitu ahal izango diguzu, edo aurrez aurreko hitzordu bat hitzartu, Donostiakoa edo ingurukoa bazara.
Hasteko behar den informazio guztia dugun unetik 2-3 aste barru entregatuko dizugu.
Gure web planak domeinua, web ahokalekua eta mantentze-lanak barne hartzen ditu lehenengo urtean. Urtea igaro ondoren, Mantentze-lana berritu beharko duzu, zure domeinua berritu eta Interneten agertzen jarrai zaitezen. Kontsultatu gure mantentze-lanak TARIFAK atalean.
Gogoratu domeinua eta web ahokaleku bat erostea ezinbestekoa dela interneten webgune bat izateko.
TARIFAK AGERIAN
Denbora oso baliotsua da, pixka bat aurrezten dizugu gure plan eskatuenen tarifak erakutsiz.